Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Azaroaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-11-14 Leioak hiru abiadura-radar finko jarri ditu udalerrian
radar / radarra

Leioako Udalak neurriak hartzen jarraitzen du udalerriko zirkulazioaren abiadura muga errespeta dadin. Hori dela eta, radar mugikorraz gain, hiru radar finko jarri dira dagoeneko Iparragirre kalean (udalerrirako sarrera Bilbotik), kale berean baina Bilborako norabidean (kontserbatorioa baino lehen) eta Luis Bilbao Libano kalean.

Neurri horien helburua udalerriko trafikoaren abiadura murriztea da, eta Leioako kaleetan ezarritako gehieneko abiadura errespetatzea, 30 kilometro ordukoa baita. Radar finkoak kokatzeko aukeratutako hiru puntuak trafiko handiko puntuak dira non ez den errespetatzen abiadura-muga; gainera, ikastetxe hurbilak dituzte.

Gogoan izan behar da Leioako hiri-bideko abiadura-muga 30 km/h-koa dela, eta horrek 100 eta 600 euro arteko isunak dakarrela, baita gidabaimenean 6 puntu artekoak ere.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa