Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Azaroaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-10-31 Euskaraz dakiten familientzat tailerrak
Familian programa / Familian programa

Euskaraz ez dakiten familiek Sorgina Txirulinarekin ikasten duten bitartean, euskeraz dakitenentzako tailerrak ere antolatu ditu Udaleko Euskara zerbitzuak. Zehazki, 4 eta 8 urte bitarteko umeak dituzten familia euskadun eta mistoei zuzenduta daude (gurasoetariko batek euskeraz dakienean), hilean behin Kultur Leioan eta bete behin Pinuetako ludotekan izango dira tailerrak.

Helburua familia barruan zein familia artean hizkuntza ohituretan eragitea da euskararen erabilera bultzatzeko eta harreman sarea ehuntzeko. Beraz, tailerrak euskara hutsean izango dira eta parte hartzaileek ezinbestean euskaraz egin behar dute tailerretan.

Itzalekin kontu kontari du izenburu hurrengo tailerrak, azaroaren 5ean Pinuetako ludotekan izango da, 11:30ean, eta azaroaren 11n kultur Leioan, 17:30ean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa