2022-10-27
Medicus Mundiren erakusketa LAKET eskolan
Azaroaren 1etik 15era Laket Jabekuntza eskolan Medicus Mundiren 'Mujeres en Red' erakusketa ikusi ahal izango dugu. Erakusketa Zabalik izango da astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara, eta astearteetan, 16:00etatik 20:00etara.
Leioako Udalaren laguntzari esker, "Mujeres en red por la Gobernanza hidrica comunitaria" proiektua onartu zen Omoako udalerrian (Honduras). Proiektu honek gizartearen parte-hartzea sustatzen du, eta arreta berezia jartzen du emakumeek erabakiak hartzen dituzten heinean ura segurtasunez eskuratzeko eskubidearen alde lan egiten duten komunitate-oinarriko erakundeetan parte har dezaten. Irudi horien bidez, emakume horien errealitatea hurbilagotik ezagutzeko aukera izango dugu, baita San Isabel mikroarroan basoberritze-lanak nola egiten dituzten ere.