Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-10-18 Umeen Bizikleta Festa ospatuko da igandean
UBFesta / UBFesta

Leioa, Berango, Erandio eta Getxoko kaleak familiez beteko dira igandean, Umeen Bizikleta Festaren edizio berri batean. Parte-hartzaileak Erandioko Udaletxeko plazatik irtengo dira 11:00etan, eta Leioako Boulebarrean indarrak hartzeko ohiko etenaldia egin ondoren, 11:45ean, gutxi gorabehera, Berangora iritsiko dira 13:00ak aldera. Bertan ondo pasatzeko hainbat ekintza izango dituzte; puzgarriak, musika, txokolatada...

Izen-emateak on-line egin beharko dira www.ubfesta.org erakundearen webgunean eta dortsalak Berangoko Decathlon-en jaso beharko dira bihar eta ostirala bitartean. Gogoratu behar da probaren helburu nagusietako bat haurren artean ohitura osasungarriak sustatzea dela eta familian jardueraz gozatzea; beraz, adingabe bakoitzak heldu bat izan beharko du lagun.

Informazio gehiago:

Umeen Bizikleta Festa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa