Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-10-17 15 urtetik gorakoentzako igeriketa ikastaro berria
Sakoneta / Sakoneta

Sakonetak 10 plazako igeriketa ikastaro berri bat prestatu du 15 urtetik gorakoentzat. Guztira 22 saio izango ditu, azaroaren 2tik abenduaren 28ra bitartean. Izena emateko epea urriaren 19an, asteazkenean, hasi eta 24an, astelehenean, amaituko da.

Izena aurrez aurre eman daiteke Sakoneta kiroldegian, 08:00etatik 21:00etara, edo posta elektronikoz, uki.atezaintza@leioa.eus helbidera. Behin-behineko zerrenda urriaren 25ean argitaratuko da eta plazen zozketa urriaren 28an izango da, 9:30ean.

Saioak astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dira, 16:00etatik 16:45era. Leioako kirol-instalazioetako abonatuen prezioa 29,70 eurokoa izango da, eta abonatu gabekoena, berriz, 56,98 eurokoa.


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa