Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-10-04 Leioako Udaltzaingoak hainbat arma zuri kendu dizkie bi gizonezkori larunbat goizaldean egindako prebentziozko kontrol batean
Leioako Udaltzaingoa / Leioako Udaltzaingoa

Leioako Udaltzaingoak herritarren segurtasunerako eta prebentzio-kontroletarako egin ohi dituen lanen barruan, bi gizoni arma zuriak kendu zizkieten joan den asteburuan, hala nola labanak, aihotza eta defentsa-espraiak.

Iragan ostiraletik larunbatera bitarteko goizaldean (01: 30ean), Artaza auzoko prebentzio-kontrol batean, Udaltzaingoak ibilgailu bat geldiarazi zuen. Bertan, bidaiariek udaltzainekiko jarrera erasokorra erakutsi zuten, eta, horren ondorioz, pertsona horiek identifikatu zituzten, baita ibilgailua miatu eta miaketa prebentiboa egin ere.

Lan horietan ari zirela, arma zuri batzuk kendu zituzten, besteak beste, bi laban, bat gizabanako baten gerrikoan ezkutatuta, eta bestea, beste pertsonaren poltsikoan, baita defentsarako bi esprai ere. Maletategiaren barruan, berriz, aihotz handi bat (50 cm) eta aizto bat zeramatzaten.

Miaketaren ondoren, agenteek alkohol- eta droga-probak egin zizkioten ibilgailuaren gidariari, eta emaitza positiboa izan zen bietan. Hori dela eta, ibilgailua ibilgetu zuten eta bi pertsonak administratiboki salatu zituzten, atzemandako armak eramateagatik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa