Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2022ko Irailaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-09-16 Oraindik plaza libreak daude Altzoan eta Artatzako haurreskoletan
Consorcio de Haurreskolak / Haurreskolen patzuergoa

Leioako Altzoan eta Artatza haurreskoletan matrikula garaian daude. Batean zein bestean plaza batzuk libre daude oraindik. Horri buruzko informazio gehiago lortzeko edo zentro horiek bisitatzeko, telefonoz deitu eta haurreskolarekin harremanetan jartzearekin nahikoa da.

Altzoan haurreskola:
Iparragirre, 76 - Leioa
Tfnoa.: 946 072 599
Posta-E: altzoan.leioa@haurreskolak.net

Artatza haurreskola:
Artatza, 81 - Leioa
Tfnoa.: 944 048 601
Posta-E: artatza.leioa@haurreskolak.net

Eusko Jaurlaritza eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien arteko hitzarmenetatik sortu ziren Artatza eta Altzoan haurreskolak. Euren helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa