2022-09-09
Lejoan Busa zerbitzua doakoa izango da hilabetez
Ekimena Mugikortasunaren Europako Astearen eta eskola-ikasturte hasieraren barruan kokatzen da
Leioako Udalak aukera emango du Lejoan Busa hiri-autobusa doan erabiltzeko irailaren 12tik urriaren 7ra, Mugikortasunaren Europako Astea eta eskola-ikasturtearen hasiera dela-eta. “Ezagutu, gozatu, erabili” lelopean, Udalaren asmoa da autobus-zerbitzu jasangarria sustatzea oraindik erabili ez duten guztien artean.
Astelehenetik ostiralera erabili ahal izango da dohainik, ibilbide osoan eta zerbitzu-ordu guztietan. Asteburuetan, hiri-autobusaren zerbitzua ohiko moduan egingo da, indarrean dauden tarifen arabera.
Erlazionatutako dokumentuak:
Kartela (pdf, 406 kb)
Partekatu:
Itzuli