2022-08-10
Emakume bati Leioan egindako eraso matxistaren gaitzespena
Udalak gaitzespenik irmoena adierazten du emakume batek, ustez bere bikotekidearen eskutik, goizaldean Pinuetan jasandako erasoaren aurrean, eta elkartasuna adierazi die biktimari eta haren familiari.
Leioako Udalak gogorarazi du emakumeen aurka hainbat modutan (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) erabiltzen den indarkeria emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria dela; ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Egoera horrek Leioako Udalak eta Leioako gizarte osoak Leioan berdintasuna gauzatzeko dugun erantzukizunari egin behar dio aurre.