Atzo hasi zen San Bartolome auzoa, gaur Lamiakori dagokio, bihar Txorierriri eta ostegunean Pinuetari. Auzoetan hainbat kultur proposamen izango dira, doan eta edukiera mugarik gabe. Ekimen hau udaro errepikatzen da kultura kalera ateratzeko eta, zehazki, Leioako auzoetara hurbiltzeko.