San Joan jaiei begira, Leioako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu eraso matxisten aurreko prebentzioa eta arreta hobetzeko. Horietako bat 'eragile morea' izeneko figura da, herritarrak eragile aktibo garrantzitsu bihurtuz.
Gizarte-kontzientzia areagotzeko asmoz, ekainaren 15ean, asteazkenean, prestakuntza-saio bat egingo da tabernekin, jaietako koadrilekin, talde feministekin, jaietako elkarteekin eta txosnekin, sexu-erasoen eta eraso matxisten aurreko erantzuna hobetzeko eta koordinatzeko. Saioa arratsaldez izango da (18:30-20:30) Osoko Bilkuren Aretoan, Kultur Leioako 4. solairuan. Udalak herritarrak inplikatzera eta eragile more gisa parte hartzera animatu ditu.
Edukiera-kontuak eta guztion beharrak kontuan hartu ahal izateko, komenigarritzat jo da aldez aurretik izena ematea; beraz, hemen ematen da hori guztia, leioaberdintasuna@gmail.com posta elektronikoaren bidez.