2022-05-30
Asteazkenean zabalduko da euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea
Ekainaren 1etik uztailaren 7ra arte izango da zabalik 2021-2022 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako dirulaguntzak eskatzeko epea.
Eskabideak udal erregistroan (HAZ) edo egoitza elektronikoan egin beharko dira. Laguntza ekonomikoak matrikularen % 60koak izan daitezke, eta % 100ekoak ezarritako familia-errenten artean badaude (familia ugaria, DSBE jasotzen dutenak).
Dirulaguntza jasotzeko betebeharrekoak:
1. Ikastaroak HABEk homologatuak izango dira eta Leioako euskaltegietan egingo dira. Salbuespena egingo da diru-laguntzaren xedea den ikastaro mota eta ordutegia ez badute eskaintzen Leioako euskaltegiek, edo eskainita ere eskatzailearentzako plazarik geratuko ez balitz.
2. Asistentziak euskaltegiak emandako orduen %85 gainditu behar du eta ezin da baja izan.
3. Eskatzaileak Leioan erroldatuta egon behar du ikastaroa hasi baino 6 hilabete lehenago eta ikastaroa bukatu arte.
Informazio gehiago:
Euskara Zerbitzua
Jose Ramon Aketxe plaza, 11 - 4.solairua
euskarazerbitzua@leioa.eus
946072576
Partekatu:
Itzuli