Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-05-22 Orain Bi eta Truca Circus konpainiek lortu dituzte Umore Azoka 2022ko sariak
/

Umore Azokak ediziorik onenetako bat bukatuko du gaur. Eguraldi onak Leioako kaleak eta plazak betetzen lagundu du, aire zabaleko ikuskizunez gozatuz.

Epaimahaikideek -Amagoia Garaizabal, María Capell Pera, Carlos Morán, Fernando Marín, María Sánchez eta Luis Lozano- duela minutu batzuk eman dute jakitera hogeita bigarren edizio honetako palmaresa. Euskal ikuskizun onenaren Umore Azoka 2022 saria Orain Bi konpainiarentzat izan da, eta munduko gainerako ikuskizun onenaren saria, berriz, Truca Circus (Andaluzia) konpainiaren esku geratu da, ‘Sopla!’ antzezlanagatik. Gainera, epaimahaiak aipamen berezia egin dio Maitane Sarralderi ‘Desªanuda’ dantza garaikideko ikuskizunagatik, eta proposamen artistiko honetan planteatzen duen sormena, ikerketa eta berrikuntza saritu ditu.


Orain Bi Bilbon egoitza duen zirko-antzerki konpainia da, Rodrigo Lacasa Montes (Toli) eta Sara Alvarez Iglesiasek (Sarini) osatua, eta hainbat diziplina akrobatiko erabiltzen ditu, hala nola pertxa akrobatikoa eta eskua. Epaimahaiaren ustez, ‘Mute’ “proposamen originala, atsegina eta zaindua da, eta jendea harrapatzen du emozioetan duen garbitasunagatik, sinpletasunagatik eta historiaren garapenean egiten duen lanketa zainduagatik ".

Truca Circusek 20 urteko ibilbidea du, zirku garaikidea deiturikoan espezializatua, eta LaNördika eta Hmnos Infoncundiblesekin batera ekoitzi du ‘Sopla!’. Epaimahaiak esan duenez, zirkuko hainbat diziplinatan nagusi diren hiru konpainien arteko topaketa zoriontsua izan da, erritmoz beteriko aurkezpena, guztiz koreografiatua, estetika sortzaile eta argitsuarekin.

Leioak atzo bere egun handia bizi izan zuen, ia hogeita hamar emanaldirekin. Tenperatura onak eta euririk ezak -nahiz eta galerna-mehatxua izan- berez larunbata izan ohi den giroa animatzen lagundu zuten

Gaur goizean Coraçao nas Mâos, Associazione Eccentrici Dadaró, Dantzaz, Elelei, Michele & Francisca, Xa! Eta Zanguango konpainien azken emanaldiak egiten ari dira, baita Jokairen jokoak ere. 14:00ak pasata itxiko da Umore Azoka 2022, oroitzeko edizio bat.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa