Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2022ko Ekainaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-05-20 Eguraldi onak animatzen du Umore Azokako bigarren jardunaldia
Ertza dantza konpainia / Ertza dantza konpainia

Eguraldi ona lagun, atzo Umore Azokaren XXII. edizioa hasi zenetik, Leioako kaleak eta plazak betetzen ari dira ikuskizunak ikusteko.

Lehenengo emanaldiak atzo arratsaldean izan ziren. Dantza, umore zentzugabea, mota guztietako zirku-saioak, musika ibiltaria eta Zanguangoren eskutik ibilaldi surrealista bat izan ziren.

Umore Azoka 2022ko bigarren eguna gaur hasi da, profesionalentzako goizeko jarduerekin, eta horren baitan Karrikan plataforma aurkeztu da, Euskal Herrian sortzen ari diren kaleko arteen konpainien ikuskizunen sorkuntza eta, neurri txikiagoan, hedapena bultzatu nahi duena. Gaur egun, Leioako, Bilboko, Gasteizko, Antsoaingo eta Hendaiako udalek osatzen dute plataforma, eta bazkide elkartuak Arrigorriaga, Iurreta eta Gipuzkoako Dantzagunea dira.

Gaur arratsaldean emanaldiek jarraituko dute. Rouge Elea eta Barsanti konpainiak hasiko dira 17:30ean eta Harrobi Dantzarekin itxiko da programa, 23:30ean.

Biharko egitaraua

Umore Azokak bere hirugarren eguna ospatuko du bihar, larunbata, 28 emanaldirekin, goizeko 12: 30etatik gauerdira bitartean. Egunean zehar arituko dira CircoG (Valentzia), Coraçao Nas Mâos (Portugal), Maduixa (Galizia), La Mecánica (Balear Uharteak), Cirk About it (Gaztela eta Leon), Ecentri Dardaró (Italia), Botproject/Lucas Ruiz, Xa Teatre eta Visitants (Valentzia), Michele & Francisca (Txile-Italia), Les Spectacles del 23 eta Elelei (Katalunia) eta Kanbahiota (Madril), Orain Bi, Trakamatraka, Dantzaz, Erre Produkzioak, Hika Teatro, Jokai, Maitane Sarralde, Hika, Deabru Beltzak, Markeliñe eta Harrobi Dantza euskal konpainiez gain.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa