Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2022ko Ekainaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-05-19 Profesionalak Umore Azokan bildu dira, gaur arratsaldean emanaldiak hasteko zain
sarea / sarea

200 profesional baino gehiago bildu dira gaur Leioan, sektoreari zuzendutako programazio batekin abiatu den Umore Azokan. Bertan, kale-artezko proiektuen aurkezpena egin da SAREAko programatzaileen eta Artekaleko (Euskadiko Kaleko Arteen Elkartea) konpainia eta banatzaileen artean. Gainera, Sarea eta EZE elkarteak bertan egin dituzte batzarrak.

Gaur arratsalderako aurreikusita daude lehen emanaldiak. La Víspera taldea 17:30etan hasiko da eta programak Demode Quartet taldearen gurpilen gaineko kontzertu ibiltariarekin eta Ertza, To R. Mansion, Das Arnak, Nova Galega de Danza, Pla D’Annunzio, Barsanti, Zanguango, Circulum, Truca Circus, Eva Guerrero eta Pitacastro & Duelirium taldeen emanaldiekin jarraituko du.

Biharko egitaraua
Bihar, ostirala 20, goizeko 10:00etan hasiko da programazio profesionala, Umoremeting edo konpainia eta programatzaileen arteko topaketekin.

12: 00etan, Auditoriumean, Karrikan plataforma aurkeztuko da, Euskal Herrian sortzen ari diren kaleko arteen konpainien ikuskizunak sortu eta zabaltzea helburu duena. Jarraian, Umore Azokan parte hartuko duten nazioarteko jaialdiak aurkeztuko dira Artekale gunean.

14:30ean Umore Azokan parte hartuko duten konpainiei harrera ofiziala egingo zaie Mendibile Jauregian. Ekitaldi horretan bertan, pandemiaren ondorioz bi urtez atzeratu den 2019ko edizioko sari-banaketa egingo da. Hala, Dikothomia konpainiak euskal ikuskizunik onenaren saria hartuko du, eta Delrevés Danza Vertical (Katalunia) eta UpArte (Madril) konpainiek, berriz, munduko ikuskizunik onenaren saria jasoko dute ex aequo.

Jarraian, 2022ko Umore Azoka Sari Berezia emango da, pertsona edo erakunde bati kaleko arte eszenikoen arloan egindako lana aitortzeko.

Biharko emanaldiak 17: 30ean hasiko dira, eta lehendabizikoak Rouge Eleak (Kultur Leioan) eta Barsantik (Ikurriña Boulevardean) egingo dituzte. Arratsaldean zehar, Circulum, Pla D’Annunzio, Demode, Pitacastro & Duelirium, La Mecánica, To R. Mansion, Nova Galega de Danza, Botproyect / Lucas Ruiz, Jon Zabal, Les Spectacles del 23, Maduixa, Ertza, Circo G, Visitants, La Trapecionista, La Pez, Truca Circus, Kanbahiota, Maitane Sarralde eta Harrobi Dantza arituko dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa