Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-04-26 Leioa artistaz beteko da maiatzaren 8an pintura lehiaketarekin
pintores / margolariak

Maiatzaren 8an, igandea, Leioako kaleak artistaz beteta esnatuko dira. 12 urtetik gorako margolariek udalerriko hainbat puntu irudikatuko dituzte pintura-lehiaketan, eta aurten, berrikuntza gisa, ez du gehieneko adin-mugarik. Obrak Kultur Leioan aurkeztuko dira 13:00etatik 15:00etara.

Oraingo honetan, honako eszenatoki hauek proposatu dira obrak inspiratzeko:

1. Elexalde errota.
2. Estartetxe kalea.
3. Lamiako-Txopoeta.
4. Mendibile jauregia.
5. Ondiz
6. Pinosolo parkea.
7. Sabino Arana kalea.
8. San Bartolome ermita.
9. Udala/Eliza.
10. Udondoko Bulebarra.

Sariak honela banatuko dira: hiru sari nagusi (1.200 €, 1.100 € eta 800 €, pintura-paleta barne) eta ohiko Gaztea saria (18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat), Leioa saria (bertako artista onenari) eta Harrobia saria (18 urtetik beherakoentzat).

Saritutako lanak, aurkeztutako lanen aukeraketa batekin batera, Kultur Leioako Erakusketa Aretoan erakutsiko dira maiatzaren 26tik ekainaren 5era bitartean (biak barne).

Erlazionatutako dokumentuak:

Oinarriak (pdf, 269 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa