Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-03-30 Asteburu honetan ospatuko da Txakomic Mendibile Jauregian
Presentación / Aurkezpena

Mendibile Jauregia eta Txakolinaren Museoa-Txakolingunea Txakomic ekimenaren eszenatoki izango dira berriz ere; ekimenak txakolinaren tradizioa eta euskal komikia uztartzen ditu, gure lurraldeko mahastizaintza-tradizioaren eta kulturaren arteko lotura, alegia. Bigarren edizio hau apirileko lehenengo bi asteburuetan garatuko da, proiektu honen gainerako blokeak osatuko dituen jarduera programa batekin: "Historias con txakoli" liburuaren edizioa eta Bizkaiko txakolinaren historia kontatuko duen komiki bertsioko beste liburu baten argitalpena.

Ekimena Txakolinaren Museoaren-Txakolingunearen, Mendibile Jauregia Elkartearen, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen eta Jata-Ondo Uribeko Landa Garapenerako Elkartearen arteko lankidetzatik sortu da eta Bakioko Txakolinguneak hartu zuen "Komikia" erakusketa hartzen du oinarritzat. Horrela, proiektua iaz sortu zen Bizkaiko txakolin-tradizioaren eta euskal komikigintzaren artearen arteko lotura-prozesuaren ondorioz, herritarrei uztartze berriak erakusteko asmoz, kasu honetan gure lurraldeko ardorik bereizgarrienaren eta marrazkiaren artekoa.

Publiko guztiarentzako jarduerak
Txakomicen bigarren edizio honetarako antolatutako jarduera-programa asteburu honetan hasiko da Mendibile Jauregian (hilaren 2an eta 3an) eta bigarren asteburuan amaituko da (9an eta 10ean) Bakioko Txakolingunean.

Haurrentzako tailerrak, marrazkilari ezberdinen eskutik komikia presente egongo den dastaketa komentatuak, musika eta marrazkiaren arteko fusioa, komentatutako iruzkindutako dastatzeak garatuko dituzten laburmetraien proiekzioak edo showcooking ilustratu bat, non sukaldariek errezetak egiten dituzten bitartean osagaiekin marrazkilari batek istorio harrigarriak sortuko dituen, izango dira haur eta helduek txakolinaren eta euskal komikiaren arteko uztarketa horretaz goza dezaten antolatutako jardueretako batzuk.

Jarduera hauetan izena emateko webgune bat prestatu da

Bi argitalpen
Jarduera horiekin batera, Txakomicek proiektu hau abian jartzearekin batera hasi ziren argitalpenen edizioarekin jarraitzen du.

Lehenengoak, "Historias con txakoli" izenekoak, iazko eta aurtengo maiatza, abuztu, urri eta abenduan argitaratu diren bost komiki eta aurtengo apirilean eta ekainean argitaratuko diren beste bi hilabeteroko bi bilduko ditu. Istorio horiek guztiek txakolina dute protagonista eta banaka eta kronologikoki argitaratzen dira https://bizkaikoa.bizkaia.eus/eta https://bizkaikotxakolina.eus/eu/webguneetan. Gidoilari bakarra dute, Mikel Begoña, baina ilustratzaile ezberdinek marraztuta daude, eta horrek askotariko emaitza grafikoa erakutsiko du. Zazpi kapituluen liburukia aurtengo abenduan argitaratuko da eta txakolinaren izaera beste belaunaldi batzuei transmititzen lagunduko dute.

Bigarren argitalpena "Historia del txakoli" liburua da, eta aurtengo abenduan argitaratuko da. Argitalpen hau, komikiaren bidez, txakolinaren hasietarik gaur egunera arteko bilakaera islatzen saiatuko da, modu dibertigarrian baina zehaztasun historikoarekin. Argitalpen hau Txakolinaren Museoa-Txakolingunearen parte izango da.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 1037 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa