Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-03-28 Leioak Mugiment Kirol Txartelarekin bat egin du
padel  / padel

Leioako kirol-instalazioek ere Mugiment Kirol Txartelarekin bat egingo dute. Doako txartel birtuala da, eta Leioako kirol-instalazioetako abonatuek programari atxikitako beste udalerri bateko instalazioak eta zerbitzuak ere erabili ahal izango dituzte, gastu gehigarririk gabe, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera. Txartel birtuala denez, telefono mugikorrerako aplikazioa deskargatu besterik ez da egin beharko.

Zehazki, Leioak zerbitzu hauek eskainiko dizkie beste instalazio batzuetako abonatuei: padel pistak, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 16:00etara. Torresoloko tenis pista, astelehenetik ostiralera 12:00etatik 21:30era, larunbatetan 9:00etatik 20:00etara eta igandeetan 9:00etatik 15:00etara. Boulderra ere eskuragarri egongo da 7:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta Sarrienako futbol-zelaiak alokatzeko aukera egongo da 9:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.

Atxikitako udalerri bakoitzeko abonatuak beste herri batzuetako kirol-instalazioetara sar daitezke. Mugiment Kirol Txartela aplikazioa telefono mugikorrean instalatu ondoren, beharrezkoa da erabiltzailea erregistratzea, bere datu pertsonalak sartuta eta abonatzen den udalerriko instalazioaren izena adierazita. Horrela, programari atxikitako udalerrietako kirol-instalazioak erabili ahal izango dira, NANa eta telefono mugikorraren aplikazioa erakutsiz. Ekimen honen bidez, baliabide publikoen kudeaketa hobetu nahi da, herritarrei kirol-eskaintza handiagoa eskaintzearekin batera.

Mugiment Kirol Txartela Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, atxikitako udalerriekin batera, sustatutako proiektua da. Gaur egun, EAEn, Mugiment Kirol Txartela 65 udalerritako 118 kirol-instalaziotan erabil daiteke, kiroldegiak, frontoiak eta igerilekuak barne.

Informazio gehiago:

Kirol Txartela

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa