2022-03-04
Haurtxo eta umeentzat igeriketa ikastaro berriak apiriletik aurrera
Sakoneta kiroldegiak plaza berriak eskaintzen ditu 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat eta haurtxoentzat (4-46 hilabete), apiriletik ekainera egingo diren igeriketa taldeetan.
4 eta 46 hilabete bitarteko haurtxoek larunbat arratsaldeetan izango dituzte eskolak. Bestalde, 4 eta 6 urte bitarteko haurrek astean bi saio izango dituzte, egunak aukeran: astelehena-asteazkena, asteartea-osteguna edo larunbata-igandea, 5 eta 12 urte bitarteko txikiek bezala.
Izena emateko epea datorren astean hasiko da lehentasuna dutenentzat, eta berrientzat izena emateko epea martxoaren 14an hasiko da. Aurrez aurre egin daiteke Sakonetan edo Torresolon, edo mezu elektroniko bat bidaliz uki.atezaintza@leioa.eus helbidera.
Partekatu:
Itzuli