Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Uztailaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-03-01 Leioak apirilaren 1etik aurrera irekiko ditu berriro udal txokoak
pinueta / Pinueta

Datorren apirilaren 1ean, Gaztelubideko eta Zuhatzuko (San Bartolome) udal txokoek ateak irekiko dituzte berriro. Erreserbak gaurtik bertatik egin ahal izango dira Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, eskatzailearen NANaren fotokopia eta mezu elektroniko bat bidaliz sac01@leioa.eus, sac02@leioa.eus helbidera edo udaletxeko eta Gaztelubideko HAZetan aurrez aurre.

Erreserbak: erreserbak aurreko hilaren 1etik 15era bitartean eskatu beharko dira. Hilaren 15eko 00:00ak arte, bitarteko elektronikoen bidez bada, edo egun horretako 14:30ak arte, aurrez aurrekoa bada. Pertsona eta txoko bakoitzeko erreserba bat eskatu ahal izango da hilean; erreserba horiek udalerrian erroldatuta dauden eta adin nagusikoak diren pertsonek bakarrik egin ahal izango dituzte. Egun berean erreserba bat baino gehiago izanez gero, zozketa bat egingo da Kultur Leioan egingo diren eskaeren artean.

Tasak: erabilera erreserbatzeagatik eta mantentze gastuengatik (argia, ura, garbiketa...) Lanegunetan (astelehenetik ostegunera): 58,26 euro. Asteburuetan (ostiraletik igandera) eta jaiegunetan: 114,48 euro.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa