2022-02-06
Otsailak 6: emakumeen Mutilazio Genitalaren aurkako Nazioarteko Eguna
2012an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Emakumeen Mutilazio Genitalerako Zero Tolerantziaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen otsailaren 6a.
Giza eskubideei eta emakumearen aurkako indarkeriari buruzko gai bat da, neskek eta emakumeek osotasunerako duten eskubidea urratzen duena eta beren osasun fisikoari, sexualari, ugalketari eta psikologikoari zuzenean eragiten diena, genero-desberdintasunak iraunaraziz.
EMG ez zaigu arrotza gure ingurunean, migrazio-mugimenduen ondorioz migratzaileekin batera beren praktika kulturalak ere bidaiatzen baitituzte, bai komunitateko gainerako kideentzat ona direnak, bai desagerrarazi beharreko praktika kaltegarriak.
Erakunde gisa, gure betebeharra da giza eskubideak irmo defendatzea, ezagutza sustatzea eta neskentzako eta emakumeentzako kaltegarriak diren praktikak desagerrarazteko sentsibilitatea areagotzea, migratzaileen eta kolektiboen estigmatizazioan erori gabe eta hura pairatzen dutenen birbiktimizazioa saihestuz.