Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-12-23 Leioak, adostasun zabalarekin, bere historiako aurrekonturik handiena onartu du
Presupuestos 2022 / 2022ko aurrekontuak

Leioako Udalak 40.689.878,59 euroko udal aurrekontua onartu du 2022rako, eta Soinu Atadia eta Euskararen Erakundea erakunde autonomoek 2.240.285,75 eta 982.194,21 euro izango dituzte, hurrenez hurren. Gaur egindako Osoko Bilkuran onartu dira Euzko Abertzaleak eta Leioako Sozialistak taldeek osatutako Gobernu Taldearen aldeko botoekin, Elkarrekin Leioa Podemosen eta Alderdi Popularraren abstentzioarekin eta EH Bildu Leioaren kontrako botoarekin.

Datorren urterako udal aurrekontua, beraz, Leioako historiako aurrekonturik handiena izango da. Pertsonaleko gastua bezalako partidak indartuz, udal langileen soldata igoerarekin, Gizarte Zerbitzuekin eta Enplegu eta Prestakuntzarako partidak indartuz, “Leioako herritarrak erdigunean jarriz”, Iban Rodriguez Etxebarria alkateak zehaztu zuen bezala.

Alkatea “pozik” agertu zen Leioako aurrekonturik handiena onartu zuelako, “adostasun zabalarekin eta herritarrei erantzuteko lehentasun bakarrarekin”. Era berean, eskerrak eman zizkien alderdi politiko guztiei “aurrez erakutsitako jarreragatik, zehazki, Elkarrekin Podemosen eta PPren jarrera eta proaktibitateagatik”, eta zehaztu zuen ezen, “indar guztiekin akordiorik lortu ez bada ere, ateak irekita daudela urte osoan, proposamen berriak sartu ahal izateko”.

Euzko Abertzaleak taldeko Ugaitz Zabala Gomezek azpimarratu zuen “aurrekontu honek Leioako ongizatea” bilatzen duela, eta gaineratu zuen “administrazio honetan oraindik lortzeke ditugun eta martxan dauden erronkei aurre egiteko aukera” emango duela.

Bestalde, EH Bilduko Asier Izquierdo Aguilerak “positibotzat” jo zituen lortutako akordio politikoak, baina deitoratu egin zuen aurreko aldietan lortutako akordio batzuk bete ez izana. Alderdiaren ezezko botoa argudiatu zuen, Gobernu Taldearekin lehentasunak partekatzen ez dituztelako.

Leioako alderdi sozialistatik, Juan Carlos Martínez Llamazaresek aurrekontu hauetan lortutako “adostasun zabala” eskertu zuen eta etorkizunean ere mantentzearen alde agertu zen.

Elkarrekin Leioa Podemosetik, Jose Ignacio Vicente Martinezek eskerrak eman zituen “Gobernu Taldeak akordio garrantzitsuak eta leioaztarren aldeko konpromisoak lortzeko erakutsi duen jarreragatik”. Hori dela eta, alderdi moreak abstenitzea erabaki du, “gure aurrekontuak ez diren arren” gaineratuz.

Leioako popularren ordezkariak, Jose Luis Eguiluz Bordek, bere abstentzioa bide hortatik eraman zuen, “aurrekontuak konpartitu ez arren herritarrekiko jarrera arduratsu gisa” jokatzearen alde egin duela argudiatuz; izan ere, azpimarratu zuenez, “udal aurrekontua oso tresna beharrezkoa da herritar guztientzat”.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa