Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-12-21 2022ko Umore Azoka Leioak badu kartel irabazlea
Umore Azoka Leioa 2022 / Umore Azoka Leioa 2022

Maximiliano Cosatti nafarrak irabazi du aurten, hirugarrenez, Umore Azoka Leioak kaleratu duen kartel lehiaketa. Irudia Estatuko hainbat tokitako 40 proposamenen artean aukeratu da, eta horietako asko kalitate artistiko handikoak.

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Amaia Garaizabal, Arrigorriagako Udaleko teknikaria; Alejandro Antunez, Hotzmuga Konpainia; Jokin Nieto, diseinu enpresa, eta Estibaliz Bilbao, Leioako Kultura, Kirol eta Gazteria zinegotzia.

Proposamen irabazlea Umore Azoka Leioako esentzia eta bertan parte hartzen duten diziplina guztiak irudikatzen dituen irudiaren gaitasun sinbolikoa aukeratu du.

Irudi hau, beraz, Umore Azoka Leioako 22. edizioak iragarriko diguna izango da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa