2021-12-17
Pertsona migratzailearen nazioarteko eguna
Leioako Udalak udalerriko lehen Immigrazio Behatokia argitaratu du aurten. Bertan, Leioa osatzen duen aniztasuna ikus zitekeen, eta gero eta pertsona migratu gehiagok eraikitzen eta aberasten dute.
Abenduaren 18an Etorkinen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Urtero bezala, egun honek aukera ematen digu egunero komunitatea osatzen duten pertsona migratuengan pentsatzeko eta guztion eskubideen eta duintasunaren errespetua zein garrantzitsua den errepikatzeko.
Eta helburu hori du Udalak 2019-2023 aldirako Immigrazio eta Kultura arteko Bizikidetza Planaren garapenarekin jarraituz eta Migraziorako Itun Soziala sinatuz. Migratzaileen premien aurrean erantzun solidarioa eta arduratsua sendotzen laguntzeko konpromisoak hartuz, aitzaki xenofoboko populismoen asmoak antzutuko dituen zeharkako batasun sozial eta politikoa eratuz eta migrazio-erronkari gure gizartearentzako hazkunde- eta aurrerapen-prozesu baten parte gisa aurre eginez.