Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2021ko Abenduaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-11-22 Leioa izango da emakumezkoen nazioarteko eskubaloi txapelketako egoitzetako bat
Balonmano / Eskubaloi

Leioa Emakumezkoen Nazioarteko 'Basque Country Cup' txapelketaren egoitzetako bat izango da azaroaren 25etik 27ra bitartean. Lehiaketa honek sei selekzio handi izango ditu: Finlandia, Luxenburgo, Kongo, Brasil, Argentina Euskadikoarekin batera, eta Leioa azaroaren 25ean.

Kirol ekitaldi hau beste herri batzuetan egingo da, hala nola Berangon, Eibarren "txapelketak hiru helburu nagusiri erantzuten die: kirol hau lurralde barruan sustatzea, euskal selekzioen proiekzioa eta gure mugetan eragin handiko lehiaketa bat egitea", adierazi dute Euskal Selekziokoek.

Leioako Udalak herriko taldeen laguntza izan du kirol ekitaldi hau egiteko. Leioako Sakoneta kiroldegiak Luxenburgo-Brasil partida hartuko du azaroaren 25ean 17:45ean eta Finlandia-Euskadi 20:00etan.

Zalantzarik gabe, «Nazioarteko jokalariak lanean ikusteko» aukera paregabea. Hilaren 23, 25, 26 eta 27an egingo den ekitaldi honen helburua eskubaloia bultzatzea da, bai eta horrelako ekitaldiak ikusaraztea eta erregulartasun handiagoz egitea ere.

Kirolean ere emakumeen presentzia sustatuz
Nazioarteko kirol-ekitaldi hau azaroaren 25arekin, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin, bat datorrela aprobetxatuz, Leioako Udalak morez jantzi nahi izan du ekitaldi hau eta emakumeen presentzia babestu nahi izan du kirol arloan ere. Eskumuturreko moreak banatuko ditu "Kirolean ere Leioako emakumeak" esaldiarekin. Gainera, Kultura eta Kirol Sailak Boulevardeko obeliskoa ere argiztatuko du 18:00etatik 23:00etara.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa