Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-11-04 Asteburu honetan izango da Leioako eskulangintza azokaren XXIX edizioa Guztira 24 artisauen erakustokiak izango dira, lau tailer eta baita produktuen dastaketa ere
Imagen de la feria del 2007 / Iazko azokaren irudia

Asteburu honetan, hilaren 8an eta 9an, Leioako Boulevardean, Euskal Herriko eskulangintza mota guztien erakusketa eta tailerrak izango dira. Guztira 24 erakustoki ezberdin izango dira gure artisauen lanak ikusteko edo erosteko, eta denak Kalitatezko ziurtagiriarekin.

Erakustoki hauen artean (13 artisauak eta 11 gastronomikoak), 11 bizkaitarrak izango dira, 2 gipuzkoarrak, 4 nafartarrak eta gainontzeko 7ak Estatuko hainbat tokitik etorritakoak. Honetaz gain, eta lehendabiziz, Leioako Ostalaritza Eskolak ere parte hartuko du stand baten, bertan euren argitalpenak erakutsiko dituzte.

Erakusketaz gain lau tailer antolatuko dira artisauen lana gertutik ezagutzeko. Lehena zura tailatzearena izango da, Ana Aldanaren eskutik, bigarrena Leioako udal tailerraren eskutik ziri-parpaila, hirugarrenik sormenezko ehungintza Mariví Méndezen eskutik, eta azkenik bitxigintza artistikoa landuko du Emozioni di Vetrok.

Aurkeztuko diren artisau lan guztien artean zurezko lanak, keramika, larrukigintza, edota ehungintza izango dira, besteak beste. Hau horrela, larunbata eta igandean, azoka bisitatzeko mantenduko den ordutegia hurrengokoa izango da; goizean 10.30etik 14.30era, eta arratsaldean 17.00etatik 21.00etara.

Baina eskulanetaz gain gastronomia ere protagonista izango da asteburu horretan. Gure baserrietako produkturik gozoenak dastatzeko aukera izango dugu Leioan euro biren truke (gaztaia, hestebeteak, ahate paparra eta ogia). Dastaketa honen ordutegia, berriz, desberdina izango da, larunbatean 19.00etatik 20.00etara eta igandean 12.00etatik 14.00etara. Baina honen inaugurazioa larunbatean goizeko 12.00etan izango da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa