2021-10-06
Kiroldegian ez da beharrezkoa izango erreserba egitea
Urriaren 9tik, larunbatetik, aurrera osasun larrialdiaren amaiera dela eta, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik erreserba egitea Sakoneta kiroldegiko igerileku, boulder edo gimnasiora joateko.
Larunbatean boulderra eta Sakonetako igerilekuak irekiko dira abonatu ez direnentzat ere. Eta, astelehenetik aurrera, sauna zerbitzua ere.