2021-10-05
Udalerriko gizarte-zerbitzuen baliabide guztiak biltzen dituen gida kaleratu da
Leioako Udalak Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloak eskaintzen dituen baliabideak biltzen dituen gida bat argitaratu du, udalerriko pertsona eta kolektibo guztien erabateko garapena bultzatzeko helburuarekin.
Gida gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak eta Ongizate arloko zinegotzia den Juan Carlos Martínez Llamazaresek.
Udaleko Gizarte Zerbitzuek bideratzen dituzten baliabideei buruz herritarrek izan dezaketen ezjakintasunaz edo nahasmenduaz jabetuta, gida hau argitaratu da informazio hori eman ahal izateko. Eskaintzen diren zerbitzu, programa eta prestazio ekonomiko eta sozialen sare zabala ezagutaraztea eta ikusaraztea, bai eta erabiltzaileen sarbide-baldintzak, eskubideak eta betebeharrak ere.
Gida Leioako etxebizitzetan eta udal bulegoetan banatu da. Argitalpen arina eta irakurtzeko erraza da, eta informazioa multzo handitan laburbiltzen du, besteak beste, Adinekoak, Prestazio Ekonomikoak, Gizarteratzea, haurrak eta nerabeak, indarkeriaren biktimak, berdintasuna, immigrazioa, adikzioak eta garapenerako lankidetza.
Formatu digitalean ere eskuragarri egongo da, QR kodearen bidez edo udalaren webgunean.