Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-10-05 Herrigune Leioak herritarrek proposatutako erronka kolektiboak aurkezten ditu
Ekin / Ekin

Guztira leioaztarrek 25 erronka aurkeztu dituzte Herriguneko EKIN Leioa egitura berriaren bitartez. Udalak erronka hauen egokitasuna aztertu du, batez ere, erronkek prozesu honetan zehaztutako jolas-arauak betetzen dituzten edo ez, eta 19 dira Udalak bideragarri moduan zehaztu dituen erronkak.

Erronka guztiak ikusarazteko Herrigunek plataforma digital bat sortu du. Bertan herritarrek bideo formatuan eurek proposatutako erronkak aurkezten dituzte. Guztiak mapa baten gainean ikusi eta udal sailen arabera ere filtratu daitezke, hots, gizarte zerbitzua, hezkuntza, hirigintza, kirola, kultura, sustapena eta turismoa.

Erronkak hiru koloreen arabera desberdintzen dira: berdez, bideragarriak izan daitezkeen erronkak agertzen dira; gorriz, baliogabetutako erronkak, hau da, jolas-arauak bete ez dituztenak; eta laranjaz, beste udal esparruetara bideratu daitezkeenak, adibidez, jada martxan daudelako. Proposamen guztiak ikusgai daude www.herriguneleioa.eus web gunean, Herritar Laborategian edota Udal Aldizkarian.

Orain, hurrengo ikasturtera begira landuko den erronka aukeratzeko unea da. Horretarako leioaztarrei plataforman topatuko dituzten 19 erronka kolektiboak miatzera eta haien interesekoak izan daitezkeen erronkekin bat egitera gonbidatzen zaie. Modu honetan, erronka batek atzean izan dezakeen pertsona kopurua ezagutu nahi da. Erronka batera gehitu nahi izatekotan, erronkaren azpian kokatuta dagoen formularioa betetzearekin nahikoa da, azken eguna urriaren 15 izanik.

“Aukeraketa Topaketa”, Herriguneren hurrengo deialdia
Urriaren 21ean Herriguneren Herritar Laborategian Aukeraketa Topaketa aurrera eramango da, non leioaztarrek EKIN Leioaren barruan landuko den hurrengo erronka kolektiboa aukeratuko duten. Aukeraketa Topaketan parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Zure plaza erreserbatu dezakezu herrigune@leioa.net edo 627 50 38 98 telefonoan.

Gogoratu beharra dago, EKIN Leioa administrazioaren eta herritarren arteko elkarlanerako espazioa dela. Behin gaia aukeratuta, hurrengo pausua herritar talde-eragile anitza sortzea da, elkarrekin eta gaiaren arabera egokitutako udal teknikari eta zinegotziaren aholkularitzarekin, erronka kolektibo hori teknikoki bideragarri egiteko.

Informazio gehiago:

Herrigune Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa