2021-09-06
Adinekoen etxeak berriro irekiko dira irailaren 6tik aurrera
Osasun egoeraren hobekuntzarekin, Leioako adinekoen etxeek ateak irekiko dituzte berriro, pandemiaren ondorioz itxita egon ostean. Gaurtik (irailaren 6a) aurrera, joan, deitu edo ikasturte berrirako planifikatzen ari diren jarduerei buruzko informazioa jaso daiteke, betiere egungo osasun-neurriak betez.
Modu berean, ostalaritza, ile-apainketa eta podologia zerbitzuek irekita jarraitzen dute irailean.