Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-07-22 Gogoratu Torresoloko igerilekuetako erreserbak baliogabetu ditzakezula behar izanez gero
/

Torresoloko igerilekuez gozatzeko erreserba bat baduzu eta ezusteko bat sortu bazaizu edo iritziz aldatu baduzu, gogoratu erreserba baliogabetu dezakezula, 94.600.44.75 telefonoaren bitartez, beste pertsona batek plaza hori aprobetxatzeko.

COVIDaren aurkako prebentzio-protokoloen ondorioz, Torresoloko igerilekuek 400 laguneko edukiera dute goizean eta beste 400 pertsonakoa arratsaldean. Plaza horiek eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa da Leioako kirol-instalazioetatik abonatua izatea (urtekoa edo udako bonoa) eta aldez aurretik erreserba egitea, edukiera kontrolatzeko.

Hala ere, eskatzaile askok ez dituzte egindako erreserbak disfrutatzen, eta, beraz, gogorarazten dugu erreserba hori disfrutatu ezin duen pertsona orok erreserba bertan behera utz dezakeela ahalik eta lasterren, beste abonatu batzuei sarbidea errazteko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa