2021-07-20
Leioako Udalak herrian agertutako pintadak gaitzetsi ditu
Udal ordezkaritza duten Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak, Elkarrekin Leioa-Podemos eta Leioako Alderdi Popularra alderdiek adierazpen bateratua sinatu dute, igandean herrian agertutako pintadak gaitzesteko.
Adierazpenak honela dio:
Leioan eta gure eskualdeko beste udalerri batzuetan agertu diren azken pintaden aurrean, Leioako Udalak:
- Erabat gaitzesten eta errefusatzen du balio demokratikoen eta aniztasunaren aurkako edozein adierazpen.
- Bizikidetzaren aldeko apustu garbia berresten du, eta adierazten du ez duela atzerapauso bat bera ere emango hura hautsi nahi duen edozein ekintzaren aurrean.
- Gizalegearen aurkako ekintza oro gaitzesten du, ondare publikoaren zein pribatuaren aurkakoa.