Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-07-02 Gaur hasiko da aire zabaleko uztaila desberdin bateko kultur programazioa
/

Gaur, uztailak 2, ostirala, hasiko da udako programazio kulturala, aire zabaleko zinemarekin, Aldapa Auditorioan (19:00etan), AD ASTRA filmaren emanaldiarekin, gaztelaniaz eta zazpi urtetik gorako umeentzat, edukiera mugatuarekin eta indarrean dauden osasun-neurriak errespetatuz.

Aire zabaleko zinema Aldapako Auditoriumean eskainiko da ostiralero 19:00etan eta datorren uztailaren 9an “TERRA WILLY” emango da euskaraz; uztailaren 16an gaztelaniaz “MUJERCITAS”; uztailaren 23an euskaraz “Mr. Link: jatorri galdua” eta uztailaren 30ean gaztelaniaz “PARÁSITOS”.

Baina asteburu honetan jarduera gehiago ere izango dugu; bihar, larunbata, Aldapa Auditorioan bertan, 19:00etatik aurrera, BOCA BEATS bikotearen komedia izango da 0 eta 100 urte bitarteko gazteentzat, eta igandean, eszenatoki horretan bertan (13:00etan), “LOS CHIMBEROS” itzuliko da, bere musika errepertorio zabalarekin.

Gure auzoetan, uztailaren 5ean, astelehenean, Toni La Salek “Euskal Ipuniak” ikuskizuna eskainiko du 18:00etatik aurrera, Aldapa Auditorioan. Emanaldi hori berriro eskainiko da uztailaren 8an, ostegunean, (18:00etan) Juan de Ajuriaguerra plazan (Lamiakon), eta ostiralean (18:00etan) Txorierriko Manuel Irujo plazan.

Gainera, Javi-Javichyk “Veló como el rayo” adin guztietarako zirku ikuskizuna eramango du San Bartolome elizako plazara uztailaren 6an (18:00etan), eta Pinuetako Dolores Ibarruri plazara uztailaren 7an (18:00etan).

Programatutako jarduera guztiek indarrean dauden osasun-neurriak beteko dituzte, eta kultura seguruaz gozatzeko ikuskizunetan nahitaez bete beharreko edukiera kontuan izan eta musukoa eraman beharko da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa