2021-06-15
Margolari Gazteen Lehiaketa Artatza Jauregian ospatuko da igandean
Datorren igandean, ekainaren 20an, Margolari Gazteen XXIII.edizioa ospatuko da. Aurten, berrikuntza gisa, Artatza Jauregian egingo da lehiaketa, eta, beraz, eraikin berezi horretan eta lorategietan oinarrituko dira lanak.
12 eta 30 urte bitarteko 21 gaztek hartuko dute parte aurtengo edizioan, 11 leioaztarrak. Egun berean hasi eta bukatu beharko dituzte obrak. Ondoren, irailaren 24tik urriaren 6ra egongo dira ikusgai Kultur Leioako erakusketa aretoan.
Sariak bakarrak eta zatiezinak izango dira.
1. saria: 800 euro + oparia
2. saria: 500 euro + oparia
3. saria: 360 euro + oparia
Sari bereziak:
Herriko lanik onena: 360 euro + oparia (beste kategorietan saritu gabeko herriko artista baten lanik onena).
Gazte Saria: 120 euroko bonoa + oparia (18 urtetik beherako eta beste kategorietan saritu gabeko egile lan onenarentzat)