2021-06-14
Bihar irekiko dira Torresoloko kanpoko igerilekuak
Udalak Torresoloko kanpoko igerilekuak irekiko ditu bihar, ekainak 15. Aurten ere, abonatuentzat bakarrik: 400 lagunentzat goizez eta beste horrenbeste arratsaldez. Udalak iaz ezarritako neurriak mantenduko ditu udal kirol instalazioetara hurbiltzen diren pertsonen segurtasuna bermatzeko.
Ordutegia: goizez (10:00-15:00) arratsaldez (16:00-21:00). Instalazioak 15:00etatik 16:00etara itxiko dira garbitzeko eta desinfektatzeko.
Abonatuek gaurtik bertatik egin ditzakete erreserbak www.leioakirolak.eus webgunearen bidez eta telefonoz Sakonetan (94.400.80.59) eta Torresolon (94.600.44.75).