Sakonetak igeriketa ikastaro trinkoak izango ditu uztailean, 5etik 28ra. Ikastaroak 16 urtetik gorako, 5-12 urteko eta 4-6 urteko gazteei zuzenduta egongo dira, eta 18 saio egingo dira izena emandako pertsona bakoitzeko. Izena emateko epea ekainaren 7tik 13ra bitartean egongo da zabalik, Sakoneta edo Torresoloko kirol instalazioetan.
Ordutegia:
10:00 - 10:45 Haurrentzako HASIERA 5-12 urte
10:10 - 10:55 Haurrentzako egokitzapena 4 - 6 urte
11:15 - 12:00 Haurrentzako HASIERA 5-12 urte
16:00 - 16:45 Helduen HASIERA + 16 urte
17:00 - 17:45 Haurrentzako HASIERA 5-12 urte
17:10 - 17:55 egokitzapena 4 - 6 urte bitarteko haurrak
18:15 - 19:00 Haurrentzako HASIERA 5-12 urte