Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-04-30 Leioako familien artean euskararen erabilera sustatzeko tailer berriak
Familian / Familian

Leioako Udaleko Euskara Zerbitzuak programa berri bat jarri du martxan herriko familiak euskaraz jolasteko. 'Familian’ programak, larunbatero izango da Leioako hainbat tokitan (Sakoneta, Gaztelubide eta San Bartolome), goizeko 11: 30ean (70-90 minutu).

Parte hartzeko izena eman behar da euskarazerbitzua@leioa.net helbidean edo 94.607.2576 telefonora deituta. 4 urtetik gorako umeak dituzten Leioako familia euskaldunei dago zuzenduta bereziki programa hau.

Larunbatean, hilak 8, Sakoneta kiroldegian itzalekin jokatuko dute. Hurrengoan, hilaren 15ean, yoga tailerra Gaztelubiden izango da. Hilaren 22an San Bartolomera joango dira, maiatzaren 29an Sakonetara itzuliko dira poesia tailerrarekin, ekainaren 5ean Gaztelubiden Balendina pertsonaia ezagutuko dute eta, azkenik, ekainaren 12an San Bartolomeren jostura sortzailea izango da.

Tailer hauek euskara hutsean izango dira, helburua, familia barruan zein familia artean euskararen erabilera bultzatzea eta harreman sarea ehuntzea da. Parte hartzaileek ezinbestean euskara jakin behar dute parte hartzeko.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 1372 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa