Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-04-26 Gaur hasiko da UDA programarako izen-emate epea
UDA / UDA

Gaur hasiko da izena emateko epea UDA programarako. Uztailean nartxan izango den programa hau 2008 eta 2014. urteen artean jaio diren leioaztarrei zuzenduta dago (hauek barne). Epea maiatzaren 7ra arte egongo da zabalik, eta inskripzioak bide desberdinetatik egin datezke 'Udaletxean' egoitza elektronikoan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan edo Sakoneta kiroldegian bertan.

Uda programa klasikoa da leioaztarren artean eta bi helburu ditu: batetik, eskola-umeei aisialdirako eta kirolerako aukera eskaintzea, eta, bestetik, uztailean familia eta lana uztartzen laguntzea leioaztarrei.

Guztira 240 plaza izango dira hamabostaldi bakoitzean, uztailaren 5etik 16ra edo hilaren 19tik 30era, eta familiek aukeratuko dute hizkuntza-eredua. Udalekuen ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da, baina 9:00etan sartzeko aukera ere egongo da.

Prezioak desberdinak izango dira: abonatuen kasuan, hamabostaldia 41,55 €-koa izango da; ez abonatuen kasuan, berriz, hamabostaldia 67,48 €-koa. Abonatutzat hartuko dira 2021eko maiatzaren 2a baino lehen IDM Leioan alta emanda daudenak eta 2021aren amaierara arte izaera horri eusten diotenak.

Plazen zozketa publikoa izango da, eta Sakonetan egingo da, maiatzaren 18an, 11:00etan; ondoren, plaza onartzeko epea irekiko da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa