2021-04-20
Zainduz programa prestakuntzekin hasiko da
Leioako Udalaren Zainduz programa prestakuntza saioak berreskuratuko ditu, mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonak zaintzen dituzten familiei zuzendutakoak.
Covid-19aren pandemiak familia zaintzaileei eragiten diela kontuan hartuta, udal zerbitzu honek antsietateari buruzko tailer bat jarriko du martxan. Prestakuntza hori on-line egingo da, baina oso modu errazean, edonork izena eman ahal izateko ordenagailua eduki gabe edo informatikaz ulertu gabe, Internet duen mugikorra edukita, besterik gabe.
Lehen prestakuntza hau antsietateari buruzko tailer bat da, eta maiatzeko astelehenero egingo da, 16:00etatik 17:30era. Interesa duenak whatsapp bat bidal dezake zainduz 649 52 98 74 telefonora izena emateko edo edozein zalantza argitzeko.