Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Uztailaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-04-19 Txomin Aresti ikastetxeko ikasleak bere jolastoki inklusiboaz gozatzen ari dira
txomin / txomin

Txomin Aresti ikastetxe publikoak bere patio inklusiboa amaitu berri du, eskola-komunitateak Leioako Udaleko hainbat arlorekin batera landu duen parte-hartze prozesu baten ondorioz.

Duela bi urte hasi ziren ikastetxeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak guztien beharrei erantzungo zien jolastoki bat diseinatzen. Ikastetxeko batzorde pedagogikoak eta familiek ere parte hartu zuten proiektuan. Bestalde, Udalak proiektu hori gauzatzen lagundu zuen hainbat udal-arloren ekintzen bidez, Pablo Zabala artista grafikoaren laguntzarekin eta Adsis fundazioako Oinarrizko lanbide-prestakuntzako ikasleekin.

Horrela, jolastoki inklusibo bat lortu da, non edonork parte har dezakeen kiroletarako eta jolasetarako lekua dagoen. Era berean, berdeguneak eta aldarrikapen-horma-irudi bat dituzte, berdintasunak eta inklusioak gure gizartean duten garrantzia gogorarazteko. Gainera, ikastetxea uzten duten Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek ere utzi ahal izango dute arrastoa jolastoki horretan, beren marrazki eta mezuetarako berariaz sortutako gune batean, eta hurrengo ikasturtean bertan egongo dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa