Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-11-03 Leioako Kirol Elkartea izan da aurtengo saritua Leioako Egunean Leioako herria elkartzea lortzeagatik eta ibilbide onagatik Joan den ostiralean ospatu zen Leioako Egunaren 482 urteurrena, eta aurtengo saritua Leioako Kirol Elkartea izan da. Ospakizuna Artaza jauregian izan zen eta ekitaldia girotzeko Leioako Aresti laukotearen musika izan zen entzungai; Beñat (1.biolina), Deñe Sarria (2.biolina), Lorea Rada (biola), eta Pedro Martínez (biolontxeloa).

Urtero bezala Leioako Elizatearen fundazioaren sorrera ospatu zen, 482. urteurrena hain zuzen ere, eta gertaera hau ospatzeko ekitaldi berezia prestatu zen Artaza Jauregian, bertan Leioako herrian eta herriarentzat lanean direnak elkartu ziren leioaztarren arteko harremanak estutzeko balio duen ekitaldia bilakatuz. Horrela, ospakizunean presente izan ziren herriko elkarte kulturalak, kirol taldeak, ikastetxeetako ordezkariak, herritarren elkarteak, auzoetako kultur aretoak eta enpresak, besteak beste.

Ohikoa den moduan, ospakizunean bertan herriko elkarte edo pertsonaia omentzen da bere ibilbide profesionala edo pertsonala dela-eta, baita herriaren alde egindako lanarengatik. Aurtengo saritua, beraz, Leioako Kirol Elkartea izan da.

1925. urtean sortu zen eta birritan desagertu ostean, 1974.urtean indartuta birsortzen da taldea. Futboleko bigarren erregionalean denboraldi asko igaro ostean, 1988-89an erregional lehen mailara igotzea lortzen du. 1994-1995ean, erregional goren maila lortzen du, eta 2001-2002 denboraldian, federazio egitura berriarekin, Leioako Kirol Elkarteak ohorezko erregional mailan jokatzea lortzen du.

Azken urteetan egindako lan gogorrari esker taldea bere momenturik onenean aurkitzen da, Euskadi mailan talde gehien dituen elkartea da, 26 taldeekin eta ia 500 jokalariekin. Horrela, klubaren egiturak eta funtzionamendu onak Bizkaia mailan erreferentea bilakatzea lortu du Leioako Kirol Elkartea.

Lehen taldeak hirugarren mailara igotzea lortu du 83 urte beranduago, eta horretarako herriaren elkarkidetza ezinbesteko izan da arrakasta hauek lortzeko. Leioako herriaren errepresentazioa elkartearen bidez ematea lortu duelako azken denboraldi hauetan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa