2021-03-15
Perurirako sarrera egokitzeko lanak hasi dira
Perurirako sarrera egokitzeko lanak hasi dira, Ondorioz, bi hilabetez, etxebizitzetarako sarbideak kaltetuta egongo dira.
Jada hasi diren lanen helburua Peruri auzora sartzeko bidearen izaera birkonfiguratzea da. Bide hori koexistentziako kale bihurtuko da, oinezkoek ibilgailuen gainetik erabiltzea lehenetsita, irisgarritasuna hobetze aldera. Hain zuzen ere, oinezkoen izaera berria areagotzen lagunduko dute argiteria berritzeak, zuhaiztietarako azalera handitzeak eta egoteko eremuak sortzeak.
Lan horiek aprobetxatuz, halaber, euri-ura biltzeko sare bat egiteko, eta, horrela, urak (ur beltzak/euri-urak) biltzeko sare bereizlea auzo honetara arte luzatuko da, baita argiteria-sarea berritzeko ere.
Partekatu:
Itzuli