Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Azaroaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-10-22 Jarduera berriak Sakoneta, Ondiztorre eta Torresolon
leioa / leioa

Astelehenean eta asteartean, urriak 26 eta 27, kirol jarduera berrietarako aurretiko izen-emate epea irekiko da Sakoneta, Ondiztorre eta Torresolon. Ikastaro berriak azaroan hasiko dira eta instalazioetan abonatutako pertsonei zuzenduta egongo dira.

Sakonetan talde txikiak osatuko dira Aquafitness (astelehen, asteazken eta ostiraletan 8:10ean), Tonifikazio (astearte eta ostegunetan 10:00etan), ziklo-indoor (astearte eta ostegunetan 18:00etan) eta astelehen eta asteazkenetan (20:00etan), Xumba (astelehen eta asteazkenetan 18: 0ean) eta (astearte eta ostegunetan 19: 30ean) jardueretarako.

Ondiztorren Pilates talde ezberdinak, astelehenetik ostiralera eta ordutegi desberdinetan, eta Yoga talde bat izango da astelehen eta asteazkenetan, 19:30ean. Bestalde, Torresolok haurrentzako padel maila desberdinak hartuko ditu.

Zozketaren ondoren irekiko da izena emateko epea. Sakoneta eta Ondizdorreko jardueretarako zozketa urriaren 28an izango da, 11:00etan, Sakonetan; padel ikastaroak, berriz, Torresolon zozketatuko dira, urriaren 28an, 12:30ean. Bi kasuetan, gehieneko edukiera sei pertsonakoa izango da.

Izen-emateak egiteko bideak: Sakoneta eta Ondiztorreko ikastaroentzat 94.400.8059 telefonoan, posta elektronikoz uki.atezaintza@leioa.net edo aurrez-aurre 9:00etatik 21:00etara, eta padel ikastaroetarako Torresoloko kirol instalazioetan aurrez-aurre 12:00etatik 21:00etara, telefonoz 946004475 zenbakian, edo torresolo@emtesport.com helbide elektronikoan.

Erlazionatutako dokumentuak:

Sakoneta/Ondiztorre ikastaroak (pdf, 54 kb)

Ikastaroak Torresolo (pdf, 57 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa