Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Azaroaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-09-21 Diskriminazio anizkoitzeko egoeran dauden Leioako emakumeei buruzko diagnostikoa
mujeres / emakumeak

Leioako Udala ikerketa bat egiten ari da Leioako emakumeen errealitatea ezagutzeko, diskriminazio-egoeran edo askotariko zailtasunetan baitaude hainbat eremutan, eta dibertsitate funtzionala duten kolektiboena, etorkinena edo LGTBI kolektiboko kideena.

Abuztura arte, hainbat iturritatik informazioa biltzeko eta ikertzeko aurretiko lana egin zen, eta irailaz geroztik harremanetan gaude kolektibo horietako teknikariekin, elkarteekin eta emakumeekin, haien zailtasunak lehen pertsonan jasotzeko.

Prozesuak aurrera egin ondoren, osasun- eta prebentzio-baldintzek ahalbidetzen badigute, aurrez aurreko eztabaida-talderen bat antolatuko da, eta, ezinezkoa bada, talde telematikoa.

Azterlan hau emakume ahulenek kolektibo horietako kide izatean jasaten dituzten diskriminazio eta desberdintasun anizkoitzeko egoerak ulertzeko eta horiei irtenbidea emateko egungo gizartean dagoen premia bati erantzuten dio.

Parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan 691576069 telefono-zenbakiaren bidez. Aniztasun funtzionala duten emakume leioaztarrekin, etorkinekin edota LGTBI emakumeekin hitz egin behar dugu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa