Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-09-21 Berriz ere martxan da Berbaldun egitasmoa Leioan
Berbaldun Leioa / Berbaldun Leioa

Leioan jendeari euren artean euskaraz berba egiteko aukera eman eta euskaraz jarduteko ohitura sortu nahi duen egitasmoa da Berbaldun. Orain, berriro ere, egitasmo honetara gehitzeko aukera dugu, izen emateko orria betez eta Euskaltegira eramanez, berbaldun.leioa@gmail.com helbidera idatziz edota 688 850 129 zenbakira whatsapp mezua bidaliz.

Baliabide nagusiena berba-taldeak dira. Talde txikietan astean ordu betez-edo euskaraz berba egiteko elkartzea, horixe da parte hartu nahi dutenei eskatzen zaien konpromisoa.

Talde guztietan parte hartzen du BERBALDUN egitasmoaren dinamizatzaileak, hasieran batez ere, parte hartzaileak ez daitezen bakarrik edo umezurtz sentitu eta talde guztietan euskaldun oso bat gutxienez egongo dela ziurtatzeko.
Berba-taldeen osagarri, unean-unean antolatutako bestelako jardueretan parte hartzeko aukera ere ematen zaie parte hartzaileei: Berbodromoa, txangoak, hitzaldiak…

Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila duten 17 urtetik gorako guztientzat da. Euskara ikasten dabilen jendeari laguntzeko prest dauden euskaldunentzat eta inguruan euskaldunen dentsitatea txikia dutenez euskaraz erabiltzeko aukera handirik ez daukate euskaldunentzat.

Euskalduntze prozesua amaitu edo amaitutzat eman dutenentzat. Halako ahalegin handiaren ostean lortutako mailari eusteko lagungarria da BERBALDUN, gauza jakina baita erabili ezean hizkuntzak herdoildu egiten direla eta geureganatutako maila apurka-apurka galdu. Gainera euren eskarmentua baliagarria izan daiteke euskara ikasten ari direnentzat.

Azkenik, euskara ikasten ari direnentzat. Ikasketa prozesua bizkortzeaz gain ikastetxeko edo euskaltegiko lau hormen artean ikasitakoa kalera ateratzen laguntzeko. Ikasgela barruko egoera kontrolatutik eguneroko bizitzako egora errealetara jauzi egitea ez baita askorentzat batere samurra, beldurra, lotsa eta ziurtasun faltaren ondorioz. BERBALDUN taldeetan apurka-apurka euskaraz jarduteko ohitura hartzen dute konfiantza eta ausardia handituz.

Erlazionatutako dokumentuak:

Izena emateko orria (image/png, 536 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa