2020-09-14
Euskaltegian izena emateko epea luzatu egin da
Oraindik garaiz zaude Leioako Mastitxu Udal Euskaltegian izena emateko, epea irailaren 24ra arte luzatu da.
Protokoloak eguneratu ondoren, Udal Euskaltegiak aurrez aurreko moduluak % 100ean eskaintzearen aldeko apustua egin du, betiere higiene- eta segurtasun-neurriak zorrotz errespetatuz. Baina, egoerak atzera egingo balu, B plana garatuta dago aurreko ikasturteko esperientzia errepikatzeko.
Taldeek edukiera murriztua izango dute, beraz, euskaltegitik ohartarazten dutenez “irailaren 15 baino lehen, matrikula ahalik eta arinen egitea komeni da, plazak bete baino arinago”.
Ikasleek protokolo zehatz bat jarraitu behar izango dute udal eraikinean dauden bitartean: markatutako distantziak errespetatu, eskuak sarritan garbitu eta maskara jarrita izan beharko dute momento oro.
Baina, egoerak atzera egiten badu, b plana ere garatuta dute, aurreko ikasturteko formatura itzuliz, eta materiala egokitu ondoren saio telematikoetara itzuliz.