2020-09-09
LeioaIndartu deskontu bonuak izango dira salgai bihartik aurrera
Bihar, irailak 10, jarriko da martxan gure udalerriko dendetan gastatzeko deskontu bonuen bigarren edizioa. Oraingo honetan, bonuak LeioaIndartu deituko dira, helburu bera duten jardueren multzo baten barruan baitaude: tokiko kontsumoa suspertzea.
Bi bonu mota izango dira: 10 euroko bonua (erosketetarako 5 euro gehiago) eta 20 euroko bonua (erosketetarako 10 euro gehiago). Bonu horiek bihartik aurrera erosi ahal izango dira kutxabank kutxazainetan eta udalaren webgunean, eta abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dira. Kreditu-txartel bakoitzeko bi bonu erosi ahal izango dira
Era berean, bonuak fakturako bi bonurekin metatu daitezke eta ezin dira eskudiruagatik trukatu. Bonuak balio duen zenbatekoaren adinako edo gehiagoko erosketak egiteko balioko du.
Parte hartzen duten negozioek kartel identifikatzailea izango dute establezimenduko leku ikusgarri batean, denak 10 langile baino gutxiagokoak izango dira eta oso esparru desberdinetakoak (ile-apaindegiak, dekorazioa, jangarriak, farmaziak, moda, ostalaritza). Ekimenean parte hartzen duten negozioen zerrenda eguneratua ere argitaratuko da. Dagoeneko 44 negozio atxikitu dira ekimen honetara, baina datozen egunetan gehiago izango dira.