Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-09-07 Leioak 4.400 euro bideratu ditu jarduera osasungarriak diruz laguntzeko
salud / osasuna

Udalerrian osasuna sustatzeko diru-laguntza deialdira aurkeztutako lau eskabideak onartu dira. Guztira, 4.400 euro bideratuko dira hurrengo proiektuetarako.

- ARNASA Bizkaia - Bizkaiko fibrosi kistikoaren Elkartea, "Leioan Fibrosi Kistikoa duten pertsonei eta haien familiei laguntza integrala emateko" programarekin.
- AHIDA. Bizkaiko arreta- eta hiperaktibitate-arazoak dituzten pertsonen elkartea, "AGHA duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko lagunduz" programa gauzatzeko.
- Adimen urritasuna duten pertsonen alde GAUDE elkartea, "Biziki: zahartze aktibo eta osasungarriaren alde" proiektuaren bidez.
-ASEBIER- Euskadiko Gaixotasun Arraroen Elkartea. Arantza bifidoa eta hidrozefalia, "Osasuna sustatzeko ekintzak" proiektua aurkezten duena.

Deialdi honen helburua da zahartze aktiboa sustatzen duten eta/edo anomalia genetikoak, garapenaren nahasmendu orokorrak edo gaixotasun arraroak izateagatik bereziki ahulak diren kolektiboekin lan egiten duten elkarteei laguntzea.

Leioako Udalak espero du diruz lagundutako programak eta ekintzak ahalik eta leioaztar gehienengana iristea, ahalik eta emaitzarik onenarekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa