Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-09-02 Mastitxu Euskaltegiak aurrez aurreko ikasturtearen aldeko apustua egiten du
mastitxu2020 / mastitxu2020

Leioako Mastitxu Udal Euskaltegia prest dago 2020-2021 ikasturteari hasiera emateko. Printzipioz, aurrez aurreko moduluak %100ean eskaintzearen aldeko apustua egin da, betiere segurtasun neurriak kontutan izanda. Baina, egoerak atzera egingo balu, B plana garatuta dago aurreko ikasturteko esperientzia errepikatzeko.

IMQ prebentzio eta Udal Bulego Teknikoko teknikariek azterketa sakona egin ostean, eta eraikinak eskaintzen dituen aukerak kontutan izanda, protokolo zehatza ezarri da, eta honek datorren ikasturtean aurrez-aurreko saioak egiteak ahalbidetu du.

Taldeek edukiera murriztua izango dute, beraz, euskaltegitik ohartarazten dutenez “irailaren 15 baino lehen, matrikula ahalik eta arinen egitea komeni da, plazak bete baino arinago”.

Ikasleek protokolo zehatz bat jarraitu behar izango dute udal eraikinean dauden bitartean: markatutako distantziak errespetatu, eskuak sarritan garbitu eta maskara jarrita izan beharko dute momento oro.

Baina, egoerak atzera egiten badu, b plana ere garatuta dute, aurreko ikasturteko formatura itzuliz, eta materiala egokitu ondoren saio telematikoetara itzuliz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa