Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-08-20 Aldaketa Torresoloko instalazioen ordutegietan Osasun Larrialdi egoerari buruz indarrean jarri den arautegi berria dela eta, Leioako Torresoloko udal instalazioen irekiera eta itxiera ordutegia aldatu egingo da.
/

Gaurtik, eta erabiltzaileen ongizatea bermatzeko eta kirol espazioak segurtasun neurri guztiekin erabiltzeko xedez, goizeko ordutegia 11:00etatik 14:00etara luzatuko da, eta arratsaldekoa 17:00etatik 20:00etara.
Aldaketa horiek, une oro, agintari eskudunek eman ditzaketen osasunari buruzko ohar edo arau berri posibleetara egokituko dira. Hori dela eta, Udaletik deia egiten zaie erabiltzaileei, segurtasun eta higiene arauak oso kontuan izan ditzaten, herritar guztien onerako.
Leioako Udalak berriro azpimarratu gura du zein garrantzitsua den osasun agintariek agindutako prebentzio neurri guztiak betetzea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa